LOGOTIPOAREN ESANAHIA
"Merezi DU! Ezbeharrei aurre egiteko hezitzen”-eko logotipoak proiektuak transmititu nahi dituen alderdiak adierazten ditu.
- TXIMELETAREN hegalak: Tximeleta TRANSFORMAZIOA adierazten duen animalia da. Beldarra tximeleta izatera heltzen da, minarekin gauza bera gertatzen da; pertsona bat egoera mingarri baten aurrean jarrera positiboa hartzeko gai bada pertsona moduan heltzen da.
- MALGUKIA: : Tximeletaren gorputza malguki batekin irudikatuta dago ERRESILIENTZIA gogoratuz. Erresilientziaren kontzeptua, psikiatra batek sartu zuen 70eko hamarkadan eremu psikologikoan fisikaren kontzeptuan oinarrituta. Erresilientzia ondorengoa da: deformatutako gorputz batetik, deformazio hori sortu duen esfortzua gelditzen denean, berreskura daitekeen energia.
Eta kontzeptu hau eremu psikologikora eramanez, esan daiteke erresilientzia pertsonala krisiari aurre egiteko, berreraikitzeko eta maitatzeko, borrokatzeko eta eusteko ahalmena ez galtzeko gaitasuna dela; hau da, borroka egiteko barruko baliabideak bultzatzea.
- Tximeletaren IRRIBARREA: zoritxarraren aurrean gure gogo erantzuna era positiboan erabil daiteke, BAIKORTASUN ETA POZAREKIN, modu horretan, zailtasunetik indartuta irten gaitezke.
- Tximeletaren hegalen goialdeak BIHOTZ forma du: sinbolo honen bidez BIZITZAN MAITASUNAK duen garrantzia transmititzen da.
- Eta azkenik, logotipoaren KOLORE BERDEAK ITXAROPENA adierazten du. Maitasunarekin eta itxaropenarekin bizi gaitezen!